Proiektuak bezeroaren jatorrizko fatxada berritzeko premiei erantzuten die, hiriaren erdigunean duen egoitzari irudi esanguratsua emanez eta eraikuntza-kalitatea hobetuz.
Eraikinaren kokapenak duen garrantziagatik, eta Bilboko erdiguneko hiri-bilbearen barruan duen erabilera bereziagatik, Errekalde Zumarkaleko sarrera nagusietako batean fatxada berritzea erabaki zen, irudi bakarra, modernoa eta dinamikoa emateko.
Fatxada berria, jatorrizko fatxadaren planoa oinarri izanik txandaka biratuz kokatu diren beirazko kaxen bidez eraiki zen, sigi-saga efektu bat sortuz.
Beirazko kutxa horien bitartez aretoen eta gimnasioen barruko espazioak luzatzen dira. Bestalde, kutxa hauen gainean ibiltzeko aukerak hiriko ikuspegi berri bat eskaintzen die Club-eko erabiltzaileei.