Zierbena udalako polikiroldegia

2008 | Zierbenako Udala

Frontoia barnean edukiko duen eraikin bat diseinatzea dugu enkargu. Frontoiaren erabilerarengatik, hiru horma itsu handi izan behar dituen eraikinak erabaki erradikalak hartzera bultzatzen digu. Horretaz gain, gailur nagusi baten goialdean kokatzeak dakarren topografia, ingurua astitzen duten haize gogorrek eta inguruan indusketa sakonak egiteko ezintasunak ez dute inolako ezkuartzerik ahalbidetzen. Beraz, paisaian izango duen presentzia onartuz, erantzuna harrizko elementu astun eta biribil bat izango da.

Emaitza, prieza prismatiko bat da, harrobian moztutako bloke baten moduan, itxurazko eskalarik gabe, paisaian objektu abstraktu eta erreferentzial bihurtzen dena.

Eraikin osoaren itxitura, in situ eginiko hormigoizko horma bakar baten bidez egin da. Lodiera handiko horma, eta hari dagokio multzo osoaren euste-ahalmena, bai eta eraikinaren itxiturarena ere. Hormigoiaren akabera ildaskatua molde berezi batzuen bidez lortu da, eraikinaren izaera telurikoa areagotuz.

Tamaina txikiagoko peiza bakar batek; harmaila publikoak, erabilera anitzeko gelak, gimnasioak eta zerbitzurako elementuak hartzen ditu, etxe-izaera nagusiagoko fatxada bat lortuz. Fatxada hori paisaiaren, Zierbenako portuko haranaren eta atzealdean dagoen Itsasoaren ikuspegietara irekitzen da, fatxada osoa zeharkatzen duten luzetarako beirateen bidez. Pieza hau luzetarako balkoi jarraitu arin batek errematatzen du, gainerakoarekin kontrajarrita.

Inolako iksume-interferentziarik gabeko harmailen espazio bat lortzeko, pilareak saihetu dira 44 metroko argiko luzetarako zertxa handi batez bidez, eta horren gainean bermatzen dira egituraren lehen saihets-hezurrak.

0%