Elorrin bulegoa

2011 | Contratas Elorrin

Elorrin Kontratak enpresa eraikitzailearen bulegoen diseinua eskatu zigun. Beraien filosofia bereizten eta irudikatzen zuen irudi adierazgarri baten bila zebiltzan.

Eremu txiki bat genuen eskura, non lanpostu ugari txertatu behar genituen. Ondorioz, espazio arin bat diseinatu genuen, lanpostuak leku estatikoagoak eta lasaiagoak bihurtuz, hauek uharte gisa kokatuz eta geometria sinpleko altzairak erabiliz.

Luzetarako bi hormentan zehar, bulegoaren mutur batetik bestera, elementu jarraitu eta bihurgunetsu bat txertatu genuen: metalezko katedun gortina bat, lokal osoa zeharkatzen zuena, eremuari jarraitusuna emateko helburuz.

Bulego osoa beltza da, beirazko fatxada barne, eta metalezko gortinari eman zaio nagusitasuna. Gortina hauek,  egunean zehar led argiztapen sistemaren bitartez kolorez aldatzen doaz. Bulegoko material guztia, bai lan karpetak hormaren kontra kokatzen dira, metalezko kateez eginiko gortina handi baten atzean eskutaturik.

Jabeek bulegoaren diseinuan zehar izaniko ideiak onartu izanak, emaitz on eta sendo bat lortzea izan du ondorio.

Argazkiak: Iñaki Eskubi.

0%