Arrasate Herri Eskola HLHI handitzea dugu proiektuaren xedea, lehen hezkuntzarako eraikin berri bat eraikiz.
Esku-hartzeak ahalik eta espazio libre gehien askatzea lortzen du beheko solairuan, jolaserako kanpo eremuetara eta ataripera bideratua. Horretarako, gimnasioa, ikastetxearen bolumen nagusia, lehen solairura igoko da, jolas- eta ongietorri-atari bat sortuz ikastetxearen sarreran.
Eraikin berriak, lehengo eraikinarekin batera, kanpoko joko-espazioak berriak haize nagusietatik babesten ditu. Eraikin bien sestrak egokiutuz, hezkuntza-zikloen arteko harreman zuzena lortzen da.
Eraikinaren zabalguneek beraien orientazioei erantzuten diete. Koloretako marko bakoitzean kokatutako hainbat eredu ausaz errepikatzeak ikasgeletako fatxada ipar-mendebaldeko orientazioa identifikatzen du. Kolore bertikaleko lamek hegoalderantz ezaugarritzen dute eraikina, eta korridore eta gimnasioa eguzkairen argitik babesten dituzte. Atari osoari ematn zaion kolorearekin, lurrean zein paretetan eta sabaietan, batasuna eta identitatea lortzen dira helmugako eta babeseko espazioan.