Laudioko Osasun Zentro berria

2021 | Osakidetza

Lehen saria

Laudiko Osasun Zentro berriak izkina osatzen du, Lateorro hiri-parkea errematatuz eta San Martin kalea osatuz.

Emaitza bolumen sinple bat da, oinplano angeluzuzenekoa, hegoalderantz irekitako bi patioz osatua. Hiru bolumen mailakatu dira, patioetan zehar argiztatzen diren kontsultak dituztenak, eta lau solairuko luzetarako bolumenean, gainerako erabilera administratiboak, zerbitzuenak, instalazioenak eta komunikazio bertikalen nukleoenak txertatu dira.

Osasun Zentrora sartzean, erabiltzaile bakoitza bere asistentzia-eremura sartu ahal izango da, gainerakoetan eraginik izan gabe. Eremu bakoitza irisgarritasunagatik eta erabilera-egokitasunagatik dagokion eremuan kokatuak izan dira, eta itxaroteko gune propioak dituzte.

Eraikinaren fatxada bolumetrikoki bereizgarriena eta adierazgarriena hirigunerantz begira dagoena da, horrela osasun ekipamendu gisa aitortuko da berehala.

0%