Bilboko hirigune historikoan gazteei zuzendutako aterpetxe baten eraikitze obra diseinatzeko eta zuzentzeko enkargua jaso dugu. Hiriak izan duen hazkunde turistikoak bizitoki berrien beharra sortu du, luxuzkoenetatik hasita apalenetaraino.
Kasu honetan, aterpetxearen ezaugarriengatik, Low Cost hitzak esanhai handia hartzen du, bai ostatuaren azken prezioan, baita proiektuaren eta obraren garapenean.
Eraikuntza-soluzio oinarrizkoak baina zorrotzak aplikatu ditugu, eta espazio garbiak eta zabalak lortzeko ahalegina egin dugu. Horretarako, hainbat alderdi hartu dira kontuan; hala nola, espazioaren erabielra optimoa eta kostu txikiko eraikutza-formak erabiltzea, ezarritako obra-epe bete ahal izateko.
Diseinatutako soluzioari esker, 60 ostalari baino gehiago har ditzake aterpetxeak; 4, 6 eta 8 laguneko logeletan banatuak, eta espazio komun balioaniztunak eta gardenekin batera. Txapazko larru zulatu batek, berde ezberdinetan lakatuarekin, sareta baten gisa barne espazioen iksupegiak kanpotik iragazten ditu. Era berean, saretek, kaletik, erakarpen funtzioa du, perspektiba protagonista bihurtuz GANBARA HOSTELera hubiltzean.
Argazkiak: Fumiaki TANAKA.