Familia Bakarreko Etxebizitza berritzea. Montejo de Cebas. Burgos

2019 | Conchi eta Armando

Jadanik eraikita zegoen etxebizitza osorik eraberritzeaz gain handitze bat ere egiten da. Esku-hartzeak etxebizitzaren jatorrizko eskema funtzionalari eusten dio, eta hegoalderantz eta ikuspegietarantz hedatzen da, erabielra komuneko eremuak; egongela, jangela eta sukalde hartuko dituen bolumen berri baten bitartez.

Hedapena osatzen duen bolumena jatorriko eraikuntzarekiko independea da, bai hartzen duen orientazioari dagokionez, baita hura ostzen duten izaera eta materialei dagokienez.

Bi piezak, jatorrizkoa eta berria, elkarren artean tartekatzen dira, multzo harmoniko bat osatuz.

Handitzean jatorrizko etxebizitzari erantsitako atari-behatokia elementu garrantzitsu gisa planteatzen da. Behatokiak hegoaldera ematen du, Ebro ibaiaren ibarraren eta haren zuhaitz guztien iksupegi ederretarantz. Horrela, eraikin-multzo osoa inguruarekiko kokapen koherenteagoa izango du.

Bolumen berri hau harrizko zokalo baten gainean dago, 1.25 kotan; hau da, etxebitzako egonleku eta sukalde originalen kotan.

Uholde-arriskuko eremu bat dela kontuan izanik, etxebizitzari eginiko handipena +1.25 kotan egingo da, eta peiza berria harrizko zokalo baten gainean txertatuko da. Zokalo horrek planteatutako terraza osatuko du.

Esku-hartze honen bidez, egungo etxebizitzak lurzoruarekin eta paisaiarekin duen deskonexioa konpontze lortzen da.

0%