CEIP Urkipe Herri Eskola HLHI. Eraikin Berria

2021 | Hezkuntza Saila - Eusko Jaurlaritza

Lehen saria

CEIP Urkipe Herri Eskola HLHI berria erdiko puntua hautsi duen eraikin lineal batean banatzen da, aldi berean Goiko Plazak osatzen duen eustormaren trazadura hautsira egokitzen da. Ezarpen honi esker, eraikinak eguzkiarekiko esposizio egokiz gozatzen du baita kanpoko espazioak ondo orientatuak eta babestutak ditu.

Hormari luzeran atxikita kominikazio horizontalen eta bertikalen korridore bat diseinatzen da, harremanetarako espazio gisa era balio duena. Espazio horrek eraikinerako sarbide guztiak biltzen ditu, eta partzela Goiko Plazarekin lotzen du eskailera lineal baten bidez. Eskailera hori plazan amaitzen da, eta bolumen beirakor txiki bat sortzen du. Bolumen hori eraikinerako sarbidea izango da, eta sabai-leiho izango da komunikazio-espaziorako eta ataripe publikorako.

Sarrera nagusia jolas-atari baten bidez egitea planteatzen da, zeinak, aldi berean, sarrera babesten duena eta eraikinaren hautsituran dagoen atariraino eramaten duen.

Goiko Plaza eraikinaren estalki osotik zabalduko da. Baratzeak, estalki horretan bertan, lorezaintza-baratze altu batzuen bidez proposatzen dira, bertan lan egitea errazten dutenak.

0%