CEIP Areatza HLHI. Haur hezkuntzako eraikinaren berritzea eta lehen hezkuntzako eraikinaren handitzea

2023 - 2024 | Hezkuntza Saila - Eusko Jaurlaritza

Lehen saria

Jatorriz, CEIP Areatza HLHIn, haur eta lehen hezkuntzako zikloak bi eraikin eta lurzati independentetan garatzen dira, elkarren artean berezita. Haur-hezkuntzako gelak eraikin historiko batean egokitu ziren, lehen zaharren egoitza zena. Horregatik, ez dago loturarik haur eta lehen hezkuntzaren artean. Proiektu honen bidez, bi eraikinak egokitu nahi dira lerro bakarreko ikastetxe bakar baten programaren premietara.

Lehen hezkuntzako eraikina hegoaldeko fatxadan zabaltzen da, komunikazioen eta komunen nukleo berri bat gehituz. Beheko solairuan, lehen hezkuntzako korridorea sarrerako atari berrira iristen da, ikastetxeko sarrera nagusi berriarekin lotuz. Proposaturiko sarrera berri hau lehen hezkuntzako eraikinaren eta eraikin historikoaren artean kokatzen da, kristal-elementu arin gisa konfiguratuta.

Bi eraikinen artean gimnasioa dago, eta sarrera zuzena du ataritik. Eskola-konplexuaren erdigunean kokatzen da, hala nola ikastetxearen bihot berri bat, kirol edota bestelako jarduerentzat barruko plaza bat. Gimnasioa, galeria eta sarrerako hall berria txertatuta, ikastetxearen unitate bat lortzen da. Egungo eraikin independenteak konektatuz eta kanpoko pergolen bitarteko konexioak ezabatuz.

Eraikin historikoak jangela erdisotoko solairuan, haur hezkuntzako gelak beheko solairuan eta administrazio-eremua lehen solairuan hartzen ditu.

Lurzatien arteko egungo bereizketa-hesiak ezabatzen direnez, espazio libre guztien erabateko batasuna lortzen da. Askatasun kaleti sarbide nagusi berri bat proposatu da, eraikinen arteko sarbide berriari aurre eginez.

Argazkiak: Biderbost Photo

0%