Zallako Erabakimen Handiko Zentroa

2024 | Osakidetza

Atxurra Zelaieta arkitektoak, Gurtubay arkitekto eta kolaboratzaileekin batera, Zallako (Bizkaia) Espezialitate Osasun Zentroaren eraikin berria eraikitzeko obren egikaritze-proiektua, lan osagarriak eta zuzendartiza fakultatiboa idazteko izendatuak izan dira.

Eraikinak inguruarekiko portaera autonomoa du, bere izaera instituzionala indartuz era honetan. Bolumetriak eraikinaren behar eta programa funtzionalari erantzuna ematen dio.

Partzelak baimentzen duen gehiengo okupazioan oinarrituz, lursailaren geometriak eraikina zirkulazio galeria baten bitartez lotuta egongo diren  hiru piezatan banatzea ahalbidetzen du,

Pieza desberdin hauek eraikina zeharkatzen duten patio batzuen bitartez erlazionatzen dira. Izan ere patio ireki hauen bidez eraikinaren barne espazioak argitzen dira.

Banaketa bolumetriko honek zentroaren beharren programaren antolamendu eta sektorizazio logiko bat ahalbidetzen du, eskema funtzional argi eta zirkulazio fluxu egokien bitartez.

Osasun zentroko arlo ezberdinak dagokien erabilera eta irisgarritasunaren arabera kokatzen dira, arlo bakoitzak bere itxarongela propioa izanik. Modu honetan osasun zentroko sarreratik erabiltzaile bakoitza dagokion asistentzia arlora zuzendu daiteke beste erabiltzaileekin nahastu gabe.

 

Argazkiak: Biderbost Photo

0%