Urko Kiroldegia Sopelan

2018 | Sopelako Udala

Eraikina olatu handi bat bezala irudikatzen dugu, lurzoruari lotutako arroka ilun baten gainetik leun zeharkatzen duena. Izan ere, estalduraren forma ondulatuak, eta itxiera zeharrargiak hori irudikatzera gonbidatzen gaitu.

Urko 1999. urtean eraikitako kiroldegia da, zurezko habe kurbatuez osatzen dena. Egiturak kirolerako espazio zabal bat estaltzeaz gain, bere baitan, aldagelak, komunak eta erabilera anitzeko gela bat ere hartzen ditu.

Egur estalkia sandwich panelez osatua dago, eta bere erdigunean kokatzen diren panel zeharrargiei esker eraikinaren barrualdean argi zenitala sartzen da. Itxitura bertikalak berriz, zonalde itsu eta kristalduak tartekatzen ditu.

Patologia, kalte, behar, erabiltzaile, zein mantenitzaileen eskaeren arabera proposamen tekniko bat egin da, esku-hartze zehatzetan oinarritua. Formaren aldetik ordea, proiektuaren eraikuntza, material, textura eta kolore soluzio guztiak argitzen dituen ideia kontzeptual bat sortu dugu.

Interbentzioa kanpo estalduraren ordezkapenean zentratzen da batez ere, egun dagoen estaldura aluminio lakatuzko xafla plegatuz osatutako estaldura batekin ordezkatuz. Horrez gain, kanpo itxituretan gune itsuak aluminio lakatuzko xaflez estaliko dira eta gune zeharrargietan aldiz, polikarbonato zelular berria ezarriko da. Barrualdean panel fenolikoak kokatuko dira kirol pistara ematen duen horma nagusian.

Eraikinaren barrualdean aldaketa oso zehatzak egingo dira eskaera eta beharrei aurre egiteko. Hori dela eta, egungo atondurak moldatu eta konponduko dira behar diren neurrian. Inguruko urbanizazioan ere konponketa eta esku-hartze zehatzak proposatu dira.

0%