IES Etxebarri BHI berria

2020 | Hezkuntza Saila, Eusko Jaurlaritza

Lehen Saria

Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko eraikin berriak `L´ itxura izango du, eta planteatutako hainbat helburu lortuko ditu. Alde batetik, estalitako kirol-pistari paraleloan kontatuko da lurzailaren kontra, konta desberdintasunak eraikinarekin bitartez konponduz. Bestetik, kota berean jolastoki handi bat sortzen du, ipar-mendebaldeko haize nagusietatik babestua.

Lurzailaren kontra txertatzean bolumena, lehen bi solairuetako hormartea murriztu egiten da, sarbiderainoko hedatzen den sarrerako aterpea eratuz. Eraikineko atariraino pertsonak modu babestuan jasoz eta lagunduz.

Topografiara eta lehendik bertan kokatuta dagoen kirol anitzeko pista estalira egokitzen den, lau solairuko eraikin trinko eta bateratua osatzen da.

 

Gimnasioa eta aldagelak hegoaldeko muturrean daude. Eraikinaren bolumetria arindu nahian, aldameneko etxebizitza-eraikinaren ondoan garaiera handiko erabilerak ekidituz. Gimnasioak eta aldagelek lotura zuzena dute kanpoko jolastokiarekin; eta sarrera independente batekin. Horri esker, eraikina eskolaz kanpoko jardueretarako eta kirol-jardueretarako erabili daiteke.

Fatxada bakoitzak duen orientazioari erantzuten diote. Hegoaldean kokatutako espazioak aluminiozko xafla horizontalekin babesten dira. Ekialdera eta mendebaldera begiratzen duten geletako hutsuneen aurrean ere kokatu dira xaflak, goizeko eta eguerdiko eguzki-argi horizontaletatik bebesteko helburuz. Lama hauek, fatxada babestu eta tenkatu egiten dute, arintasun efektu bat lortuz aldi berean.

Aukeratutako kolore gorri bizi eta dinamikoak, eraikina bere ingurunearekin karakterizatzen eta kontrastatzen du.

0%