Etxebizitzak Salburuan. Vitoria-Gasteiz

2021 | Creative Home - Vivantis

Eraikina bolumen lineal bat da, partzeriaren hego-ekialdean kokatua eta muga eraikigarriaren muturrean. Luzetarako eraikinak, ipar-hego norabidean, hiru atarirekin, 3. atariko gehieneko garaiera aprobetxatzen du, eta mailakatuz doa goiko etxebizitzen eguzkitzea eta ikuspegiak irekitzea errazteko.

Etxebizitzak orientazio bikoitzeko blokeen ereduaren bidez egituratu dira, egongela, jangela eta sukaldea mendebalderantz iraulita. Logelek kanpoaldeko aurrealdea hartzen dute ekialderantz. Erdiko elementu bertikal baten arabera jarritako zerbitzuak, eguneko eta gaueko gunea banatzen ditu eta instalazioak zabaltzea errazten du. Atari bakoitzeko eskailera-nukleoak etxebizitza-solairu bakoitzeko bi beso ditu.

Argiztapena bermatzeko, eraikina irekia dela kontuan izanik, fatxada libre guztietan funtsezko eginkizuna betetzen du konposizio bolumetrikoak eta fomalki gainditzen du “horma itsu” klasikoa, kasu hoentan iparralderantz edo hegoalderantz gelak jarriz.

 

0%