Lehen Hezkuntzako Ikastetxea Etxebarri LHI

2009 | Eusko Jaurlaritza. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ikastetxea Etxebarriko San Antonio azuko muinoan kokatuta dago.

Orubea, 232 x 50 metroko laukizuzena dugu; ipar-mendebaldeko mugan, etxebizitza-bloke luzeak ditugula. Orubearen erdian, non eginiko azterlan xeheek etorkizuneko eraikinaren lerrokadurak agiantzen dituzten lekuan, anbulatorioaren gainetik Ibaizabal haranaz eta Bilboko mugez gozatzeko aukera ematen digun ikuspegia irekitzen da.

Ondorioz, proiektua zenbait elemetuz definitua izan da:

Behe solairuko zokaloa; non jangela, administrazio gelak, gimnasioa, biltegia eta instalazioaetarako gelak kokatuko diren.

Hiru solairu bikiko pieza zokaloaren gainean kokatuko da. Bolumenari, erabilera komunek eta zirkulazio-espazioek bistak izan ditzaten helburuarekin emango zaio orientazio jakin bat. Gelak orubearen alboetarantz eta etxebizitzen fatxadetarantz biratuko dira. Aldi berean, txapa luzatuzko azal bikotiz sinple batez isolatuak izango dira.

Arkitekturari dagokionez, ikasgeletako geometriak argi eta garbi bereiztu dira espazio komunen bolumetriatik. Bolumen horiek geometrikoki banatuta daude zirkulazio-espazioen bidez. Gainera, material dseberdineko akaberekin haien arteko desberdintasuna indartuko da.

Gelak kare zurizko adreiluzko bi piezatan sartuta geratzen dira. Eguzki-argia eta ikuspegiak iragazi egiten dira, hainbat koloretako aluminiozko txapa luzatuen joko baten bidez. Arotzeria fatxadatik metro bat atzeratu da, beirak garbitzeko pasabidak sortuz.

0%