Ander Deuna Ikastola. Eraikinaren Berritze eta Handitzea

2018 | Ander Deuna Ikastola

Esku hartze eremua frontoiaren eta batxilergo eraikinaren ondoan kokatzen da. Orubeak orientazio ezin hobea du, bai hegoaldera eta bai mendebaldera. Iparra berriz, begetazio handiko mendi hegal betera begira du.

Proiektu honen bitartez, gaur egun dagoen zentroa gela, administrazio gune, konexio berri eta zerbitzu komunekin osatzen da. Horrela, ikastolako hezkuntza eskaintzak beharrezkoak dituen instalazioez hornitzen da.

Eraikin berria lehen eta bigarren solairuaz osatzen da, baita eraikin zaharreko hirugarren eta laugarren solairuak lotzen dituen eskaileraz gain. Gehikuntza berriaren ipar eta hego fatxadak ikastolaren eraikinarekin lerrokatzen dira, beti ere dagozkion lerrokatze eta banaketak errespetatuz.

Arkupe gune baten beharrari erantzuna emateko behe solairuan portxe bat sortzen dugu, gune hau izaik da proiektuaren espazio nagusia.

Proposamen arkitektonikoak orubearen baldintzei eta ikastolaren eraikinarekiko konexioei erantzuten die. Era honetan etorkizunean sortzen diren beharren arabera handiagotzeko aukera izango du.

0%