Jardines de Zumabide bizilekua

2010-2012 | Promotora Creatium

Vivantis-ek, etxebizitza integralen kudeaketetan espezializatuako enpresak, 42 etxebizitzako proiektua eta obra-zuzendaritza garatzeko enkargua eman zigun. Gasteizeko eremu pribilegiatu batean kokatuako zirenak, erdigunetik oso gertu.

Proiektuaren difinizioan eta obraren zuzendaritzan eraikuntza-garapen lan sakona egin genuen, obra gauzatu ahal izateko eskakizun tekniko, eraikitzaile eta ekonomiko handia baitzegoen. Ezaugarri hauek dituen sustapenarekin eta Vivantis-en helburuekin bat datorren abangoardiako etxebizitzak sortu genituen. Etorkizuneko erabiltzaileei kalitatea eta erosotasuna emango dien bizilekua.

42 etxebizitzak bi bloketan banatuta daude lurzati baten barruan. Haien  artean kirol-ekipamendu bat urbanizazio-espazio komun gisa, zen inspirazio dun lorategiak, kanpora irekitako atariak, arkupedun espazioak, landaretza zaindua eta mantentze-lan txikiko argiztapena.

Orientazio bikoitzeko etxebizitzek, 2, 3 eta 4 logelakoak dira. Alde batetik, terraza zabalez babestutako hegoaldeko leihate handiekin; bestalde, iparralderuntz irekidurak kontrolatuagoak dira, barneko klima kontrolatzeko eta energía aurreztea errazteko helburuz,. Funtzionaltasuna eta erosotasuna lehentasun dituzte barne banaketak, eguneko eta gaueko eremuak era logiko batean antolatuz mugakideak saihesteko. Diseinuaren kalitatea materialen aukeraketan ere islatzen da.

Emaitza, Vivantis-en filosofiarekin bat, kalitate handiko etxebizitzak bidezko prezio batean eskainiak. Arrakasta frogatua, etxebizitza guztien saldu baitira; eta hori, berez, lorpen aipagarria da egungo egoera ekonomiakoarekin.

Argazkiak: César San Millán.

0%